2015-01-21

GUO SUANG, TXINAKO LAGUNA

Txinaren gaia lantzen ari garen honetan Guo Suang, Txinako laguna liburua irakurri dugu. Hauxe duzue liburuaren fitxa.

 LIBURUAREN FITXA

 1-FITXA BIBLIOGRAFIKOA
a)Titulua: Guo Suang, Txinako laguna
b)Idazlea: Antton Irusta
c)Irudigilea: Enrique Morente
d)Argitaletxea: Ibaizabal
e)Bilduma: Matxinsalto
f)Or.kopurua: 87

 2-PERTSONAIAK: nortzuk eta nolakoak
Guo Suang da pertsonaia nagusia, hamar urteko neska txinatarra. Pekinen bizi da, Txinako hiriburuan, eta Txinari buruzko istorioak eta alegiak irakurtzea eta kontatzea gustatzen zaio.

3-LABURPENA: Guo Suangek Txinari buruzko zazpi kondaira kontatzen dizkie bere lagunei: Txinako harresia, Tearen kondaira, Arrozaren jatorria, Gatza nola deskubritu zen, Astroen ehiza, Nondik dator idia eta Zuhaitzetako jainkoak.

 4-IRITZIA eta PUNTUAZIOA: Oso polita eta entretenigarria izan da eta 9,5 ematen diot. Liburu hau irakurrita Txinari buruzko gauza asko ikasi dut.

2.zikloa

iruzkinik ez: