2017-11-27

ESKOLA, TRATU ONEN ESPAZIOA!



Joan den larunbatean, azaroak 25, "Emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" zenez gero, geuk ere gure lantxoa egin genuen eskolan, egun horretako mezua zabaldu nahian.

Astean zehar hainbat ipuin  ("Ni beldurtia naiz, eta zer?,...) irakurri eta laburmetraia batzuk ("El cazo de Lorenzo",...) ikusi genituen adiskidetasuna eta tratu onen ingurukoak.

Eta ostiralean "ESKOLA, TRATU ONEN ESPAZIOA"ren lelopean, geure horma eraiki genuen eskolako atarian, geuk eginiko marrazki eta mezuekin, neska eta mutilok elkar errespetatuz ibil gaitezen beti!!!!!! 

Eta gainera Pirritx eta Porrotxen "Borobilean" izeneko kantu alaia entzun eta dantza egin genuen atarian!!! Oso gustura ibili ginen!!!





iruzkinik ez: