2017-01-03

OLENTZERORI ESKEINITAKO JAIALDIA

     Abenduak 23an Olentzeroren bisita jaso genuen eskolan.

     Bera iritsi aurretik, ikasleak Eguberrietako abesti sorta bat eskaini zien guraso eta jaialdira bertaratu ziren guztiei.

     Iritsi zenean, 4, 5 eta 6.  mailako ikasleak Jokin Urangarekin bertsolaritza saioan asmatutako bertsoak abestu eta jarraian alpargata-dantza ere eskaini zioten.
    
    Olentzerok opari asko ekarri zituen eskolako ikasle guztientzat. Horiekin batera zakukada bat gari-hazi eta hainbat liburu ere oparitu zizkigun, baserri mundua sakonago ezagutzeko aukera izateko.  Garia  Euskal Herrira nola iritsi zen jakiteko Mattin Txikiren ipuina ere kontatu zigun.

    Olentzero agurtutakoan, gurasoak hamaiketako eder bat prestatu ziguten bertaratu ginen guztioi. Ederra, alajaina!

    Hamabiak aldera, 3. mailatik gorako ikasle guztiak berriro Olentzerorekin elkartu eta Borondegiko Eguneko Zentrora joan ginen Eguberritako hainbat kantu abestera. Saioa poliki joan zen.

    Hona hemen egun horretan grabatutako bideo pare bat:



             


             


             


.

iruzkinik ez: