Pasa den
otsailak 2an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin txangoa egin genuen Zeraingo
Aizpea mea-tegietako labeak
ikustera eta baita Legazpira, han Mirandaolako burdinolara. Horrezaz gain, 5 eta 6. Mailako ikasleak Chillida
lantokia eta aitona-amonen eskolan egon ziren. Guzti hau, eskolan “BURDINA”
gaia lantzen ari garen proiektuaren barruan kokatu dezakegu.
Zerainen, meategia eta labeen funtzionamendua azaldu
ziguten. Horrezaz gain, burdina-harria
lortzen zuten galeria baten barruan ibili ginen.
Hamaiketakoa
jan ondoren, Legazpira abiatu ginen eta han Burdinaren museoa bisitatu genuen. Ondoren, Mirandaolako burdinolara sartzeko
aukera izan genuen eta han, nola funtzionatzen zuen erakusten duen bideoa ikusi.
Handik Legazpira
abiatu ginen eta, bertaratutakoan, 1etik 4.maila bitarteko ikasleak bertan gelditu ziren bazkaldu eta
jolasteko asmoarekin.
5 eta 6. mailako
ikasleak Chillida lantokira joan ginen. Han Patricio Echeverria lantegira kanpoko jende asko nola etorri zen azaldu
zitzaigun. Baita lantegi barruan langileak kontrolatzeko hainbat sistema,
kate-lana zer zen, … Jarraian, Chillidak
“haizearen orraziak” eskulturak egindako lantegian ibili ginen eta emandako
prozesua azaldu ziguten.
Azkenik,
aitona-amonaren eskola izeneko gela batera joan ginen eta idazmahaietan eserita
geunden bitartean bazkaldu egin genuen. Bitartean Olatzek, gure gidariak, Francoren garaiko eskolak nolakoak ziren eta
nola ikasten zen bertan erakutsi zigun.
Hiru t’erditarako ikasle guztiak Legazpiko plazan
elkartu, autobusa hartu eta Errezilera bueltatu ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina