Aurreko urriak 23, 24 eta 25en DYAko boluntarioak izan ditugu gure ikastetxean larrialdi egoera batean zer egin behar dugun erakusteko.
Egun bakoitzean, arratsaldetan, gela banatan ordu eta erdiko ikastaroa eskaini ziguten.
Ikastaroa gertatu aurreko astean DYAkoek prestatutako abesti bat ikasi zuten, larrialdi egoeran zer egin behar den esaten duena. Oso atsegina zen eta ikasleei asko gustatu izan zaie.
Ikastaroan, Asier eta Eikok larrialdi egoeran eman beharreko pausoak azaldu zizkiguten, telefonoz hots egindakoan esan beharrekoak, ... informazio asko eman ziguten eta era alaian.
Zaurituak arnasa hartzen duela konturatzeko zer egin behar dugun ere erakutsi ziguten eta baita zein posturatan ipini behar dugun arnasa hartzen badu.
Bukaera aldera, 1 eta 2 zikloko ikasleak etxetik ekarritako panpinekin eta 3. zikloko ikasleak DYAkoek ekarritako panpinekin, erreanimazio saioen entsegua egiten jardun ziren, dena musika baten erritmoa jarraitzen zuten bitartean.
Amaitzeko, bideo bat eskaini ziguten.
Benetan ikastaro interesgarria izan da, eta ikasleei asko gustatu zaiena. Asko ikasi dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina