2018-04-21

HAZTEKO ENERGIA proiektuaren inguruan, Azkoitiko EROSKI-ra bisita

Apirilaren 19an Azkoitiko EROSKI-ra jaitsi gara, bertan eskaini diguten tailer batean parte hartzeko asmoarekin.

Tailer hori antolatzen dute "Elikadura eskola" barruan  HAZTEKO  ENERGIA  proiektuaren ekintza praktiko moduan.

Azkoitira  jaisteko lineako autobusa hartu dugu. Eroskira iritsi ordurako zain genituen bertako tailer gidariak. Supermerkatuaren barruan tailer hau gauzatzeko prestatua zuten txoko bat,  nutrizio piramidearen marrazki bat eta jan ezberdinak zituen mahai batekin. 

Lurrean eseri gara eta tailerrean egingo genuenaren azalpen labur bat eskaini digute. Eskolan ikasi dugunaren inguruko hainbat galdera ere luzatu dizkigute.


             



Lehenengo ekintzan bakoitzak mahaiko produktu bana hartu dugu eta beraiek erakutsitako moduan bakoiztak zuen informazioa aztertu dugu: izena, produktu mota, ingredienteak, ... Ingredienteak semaforoaren koloreak zituzten, osasunarentzako mesedegarri, erdipurdiko edo ez hain onak ziren erakusten zutenak.

Ondoren, talde txikitan banatu, karro bana hartu eta bakoitzari agindu diguten otordua osatzeko erosketak egitera joan gara. Horretarako 15 - 20 minutu genituen. Otordua 4 pertsonentzakoa izan behar zuen.

Erosketak egin ditugunean, talde bakoitzak hartu ditugun produktuak gainerakoei erakutsi dizkiegu eta piramidearen azapian zeuden hirukietako baten gainean ipini: egunero hartzeko moduko otorduak, astean bi edo hirutan hartu beharrekoak ala tarteka bakarrik hartu beharrekoak. Ederra joan da.




           

           

           

           



Talde guztiok azaldu dugunean bertakoak prestatutako hamaiketako eder bat jan dugu. Ederra zegoen dana.


           



Azkenik, bakoitzari diploma eta opariz betetako boltsa bana eman digute. Gustora atera gara.

Ondopren Azkoitira joan gara eta han parke batean, frontoietan, ... ibili gara. Ordubietan autobusa hartu eta eskolara bueltatu gara. Denak alkarrekin, eskolako jantokian bazkaldu dugu. 










iruzkinik ez: