Aste honetan Bide Hezkuntzako arauak errepasatzen aritu gara gela guztietan, eta atzo saio berezi bat izan genuen:
-Lehenengo, LH3-4koek "Off to school" izeneko antzezlana antzeztu ziguten ingelesez, garraiobideen sarreratxo gisa, eta ondoren "Stop, look, listen and think" rapeatu ziguten errepidea era jator eta seguru batean nola zeharkatu behar dugun azalduz.
Hemen duzue bideoa:
-Gero, txikienak hasita, azalpenak eman genizkion elkarri seguru eta zintzo, zentzuz, nola ibili behar den argitzeko: HHkoek oinez nola eta non ibili azaldu zuten, LH1-2koek bizikletaz jator ibiltzeko gomendioak eman zizkiguten, LH3-4koek autoan goazenean kontuan izan beharrekoak gogorarazi zizkiguten eta, bukatzeko, LH5-6koek motorrez ibiltzeko arauak azaldu zizkiguten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina