2020-11-23

ANTXIÑE MENDIZABAL GURE ARTEAN

Ostegunean Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarra etorri zen eskolara. Gimnasioan elkartu ginen berarekin bigarren eta hirugarren ziklokoak.

Liburu asko ekarri zituen Antxiñek eta azaldu zigun zergaitik den idazle. Esan zigun idazleek  gezurtiak, kontakatiluak eta lapurrak izan behar zutela liburuak idazteko.

Txikitan oso lotsatia zela ere kontatu zigun eta "Lotsatia naiz, eta zer?" liburuko protagonistaren antz handia zuela. 

Bukatzeko galderak egin genizkion eta liburua sinatu zigun.

Oso ondo pasa genuen!

Bigarren zikloko ikasleak





 

iruzkinik ez: