2021-06-16

UROLA EZAGUTUZ

Atzo, ekainak 15, Urolan izan ginen LH5-6koak. 


Gorkak, Urolako 1.zikloko koordinatzaileak, institutuko txoko gehientsuenak erakutsi zizkigun: ikasgela arruntak, tekno-gela, plastika-gela, patioak, gimnasioa, jantokia, zuzendaritza,...


Handi-handia da Urola gure eskolaren aldean, baina atzoko bisitan hainbat gomendio eman zizkigun Gorkak eta seguru ondo moldatuko garela. 


Gainera, sorpresa ederra ere izan genuen, ikaskide ohi birekin  elkartu ginen bertan eta!!!


Bueltako autobusa hartu aurretik, Garmendiko parke batean egin genuen hamaiketakoa eta gustura egon ginen itzaletan.


3.zikloko ikasleak




iruzkinik ez: