Ederki ibiltzen gara frontoian, bai horixe!
2022-12-30
2022-12-29
AITZARTEN
Abenduaren 21ean Aitzartera joan ginen HHkoekin eta LHko 1. eta 2. mailakoekin bertako ardi eta arkumeak ikustera.
Ardiak non biltzen dituzten eta gazta eder hori non egiten duten ere erakutsi ziguten.
Hori gutxi balitz, hamaiketako bikaina eman ziguten eta pozik bueltatu ginen eskolara.
Eskerrik asko Aitzarteko guztioi!
2022-12-25
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
Abenduaren 23an etorri zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi Naporekin.
Goiz zoragarria pasa dugu eskolan!
2022-12-22
SUKALDARI BIKAINAK
HHko 4 eta 5 urteko ikasleak sukaldari bikainak dira. Makarroi goxo-goxoak egin ditugu. Ikusi argazkiak:
TIPI TAPAKOAK ESKOLAN
Abenduak 15ean, Tipi Tapakoak gonbidatu genituen eskolara. Bertan, gimnasiora jeitsi eta 3,4,5 eta 6.mailakook gabon kanta batzuk abestu genizkien. asko gustatu zitzaiela esan ziguten eta gu ere gustura geratu ginen!!!!!
Hemen dituzue ekintza horretako argazki eta bideotxo bat!!
2022-12-09
TRATU ONEN EGUNA
Azaroaren 25ean TRATU ONEN EGUNA ospatu genuen!
TIPI-TAPA, 3.saioa
Azaroaren 17an Tipi-Tapako 3.saioa izan genuen.
Udaletxe aurrean elkartu ginen. Jonek AHOBIZI eta BELARRIPREST txapak eman zizkigun denoi eta argazkia atera genuen denok batera.
Gero, San Antoniorantz abiatu ginen lasai-lasai. Kanposantuko ermitan gelditu ginen, hor zegoen letrero bati buruz hitz egiten.
San Antoniora iritsitakoan, dirua bota genuen suerte ona edukitzeko.
Goraka-goraka Borondegira heldu ginen, eta han hamaiketako goxo-goxoa egin genuen, hitz egin bitartean.
Orduak oso azkar pasa ziren eta eskolara joateko ordua iritsi zen. Hantxe amaitu zen gure ibilbidea.
Eskerrik asko guztiagatik!
Nahia, Mikel R., Anaia eta Ainhoa
ELIKADURA OSASUNTSUA
Azaroaren 10ean Zarautzera joan ginen ELIKADURA OSASUNTSUAren inguruko saio bat egitera.
2022-12-08
EUSKARAREN EGUNA
Aurten Euskararen Eguna larunbatez izan denez, aurreko egunean, abenduak 2, ospatu genuen eskolan.
12:00ak aldera Edurne eta Ines etorri ziren taloen masa nola egiten zen erakustera.
ERRUGBI SAIOAK
2022ko azaroaren 16an errugbi saioa izan genuen LH3-4 eta LH5-6ko ikasleok.
OSO ONDO PASA GENUEN!! Eskerrik asko Unai eta Iñaki!!!!
Xabat eta Izarne
2022-12-01
BIDANIRA GOIZ PASA
Asteartean, LHko ikasleak Bidanira joan ginen Hezkidetzaren inguruan izan ziren emanaldi eta ekintzak ikustera. Bertan, Albiztur eta Bidaniko LHko ikasleekin elkartu ginen eta denok batera pasatu genuen goiza...