2022-12-09

TIPI-TAPA, 3.saioa

     Azaroaren 17an Tipi-Tapako 3.saioa izan genuen.

     Udaletxe aurrean elkartu ginen. Jonek AHOBIZI eta BELARRIPREST  txapak eman zizkigun denoi eta argazkia atera genuen denok batera. 




    Gero, San Antoniorantz abiatu ginen lasai-lasai. Kanposantuko ermitan gelditu ginen, hor zegoen letrero bati buruz hitz egiten. 



    San Antoniora iritsitakoan, dirua bota genuen suerte ona edukitzeko. 

    Goraka-goraka Borondegira heldu ginen, eta han hamaiketako goxo-goxoa egin genuen, hitz egin bitartean. 






    Orduak oso azkar pasa ziren eta eskolara joateko ordua iritsi zen. Hantxe amaitu zen gure ibilbidea.                                                                                          

                        Eskerrik asko guztiagatik!

Nahia, Mikel R., Anaia eta Ainhoa


iruzkinik ez: