Aurten Euskararen Eguna larunbatez izan denez, aurreko egunean, abenduak 2, ospatu genuen eskolan.
12:00ak aldera Edurne eta Ines etorri ziren taloen masa nola egiten zen erakustera.
Arratsaldean Gloriak taloen masa egin zuen.
Denok masa pusketa bat hartu genuen, eta gero talo forma eman genion.
Taloak txokolatez bete genituen.
Eskolatik aterata, frontoian puzgarriak eta ohe elastikoak egon ziren.
Oso ondo pasa genuen!!! Eskerrik asko Guraso Elkarteari!!
Araia eta Aner
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina