Martxoaren 31n Tipi-tapara joan ginen Uraitz, Araia, Haizea eta Mikel.
Udaletxe azpian elkartu eta Paulino Uzkudunen jaiotetxera joan ginen; han dagoen plaka irakurri genuen. Badakizue boxeolaria izan zela, ezta?
Ondoren, hamaiketakoa jan genuen eta Zuazketa aurretik bueltatzea pentatu bagenuen ere, azkenean buelta eman eta San Antoniorantz joan ginen. Han harriari buelta eman genion gutako bik, ze bertako plakan jartzen du: "Harri honi buelta emanez gero, senargaia edo andregaia bilatuko duzu".
Handik Illuaiko errekara jaitsi eta amuarrainak ikustera joan ginen; baina, amuarrainik ez zegonez, han zeuden bi txakur txikirekin jolastu ginen.
Holaxe ibili ginen Elena, Maitere, Gloria, Sandra, amama Pili, Begoña, izeba Ines eta Carlarekin, gustu-gustura!!!!
Uraitz, Araia, Haizea eta Mikel
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina