Maiatzak 4ean, 3. zikloko ikasleak Donostira egin genuen irteera. Hasieran Foru Aldundiko egoitza ikustera joan ginen. Aldundiaren funtzionamendua ezagutu genuen eta bisita gidatua egin genuen.
Ondoren, Antzoki Zaharra ikustera joan ginen Lurdes Auzmendirekin. Berak Maria Dolores Agirreren kontu asko kontatu zizkigun. Aizpea Goenagak antzokia erakutsi zigun eta Maria Doloresen antzerkia ensaiatu ondoren, antzerkiko "masterclass" bat jaso genuen.
Maria Doloresek Donostian duen kalea ikusi eta gero Tabakalerara joan ginen bazkaltzera. Bitartean Donostia
ko bistak ikusi genituen terrazatik eta tren asko ere bai.
Oso oso ondo pasa genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina