Errezilgo LH5-6ko ikasleak Arnasetik lehiaketan finalistak izan gara, Arnasa Garakoek jarri duten gaiari buruz bertso batzuk eginez.
Gure bideoaren izena Errezildik Azpeitira da. Kasu honetan gaia LHtik DBHra joaterakoan sortzen zaizkigun emozioak esplikatzea izan da.
Bi sari mota zeuden epaileen saria eta publikoaren saria, gu publikoaren sarian ere finalistak izan ginen Errezildarrek(zuek) guri bozkatuta.
Sariak Bilabonako antzokian eman zituzten eta sariak politikoek eman zituzten. LH5-6ko saria Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastetxeako ikasleek irabazi zuten. DBH1-2ko saria oso parekatuta zegoelako bi pertsonak irabazi zuten, eta DBH3-4ko saria Zarautzeko ikasleek irabazi zuten.
Antzokiko aurkezlea Julen Portillo tiktoker euskalduna izan zen.
Anaia Tomanova, Unai Rodelgo eta Mikel Zabala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina