2023-11-07

BERRIZ ERE MARTXAN DUGU TIPI-TAPA

Urriaren 5ean Tipi-Tapa izan genuen. 

Udaletxe azpian elkartu ginen beti bezala, aiton-amonekin batera.

 Lehendabizi, denok elkartu eta argazki bat atera genuen.

 Ondoren, San Jose aldera joan ginen buelta bat ematera denok batera. Kontu kontari abiatu ginen.

Buelta eman ondoren, Borondegira joan ginen eta han  pintxo bat jatera gonbidatu gintuzten eta guri eskatu ziguten apunteak hartzeko bakoitzak zer nahi zuen. 

Jan ondoren, pixka bat egon eta eskolara  bueltatu ginen.


OSO ONDO PASA GENUEN!!


Oihane eta Alaia





iruzkinik ez: