2023-06-13

BERTSOJAIALDIA

 Maiatzaren 26an Bertso jaialdia izan genuen. Urtero bezala LH5-6ko ikasleok parte hartu genuen. 


Aurkezlea Irati Artetxe izan zen, gure bertsolaritzako irakaslea.

 Jaialdia Bertsometako koplekin hasi genuen. Jarraian Pasa Hitza 

jolasarekin segi genuen eta azkenik 2 jolas egin genituen: batetik, 2 oin eman eta koplak asmatzea, eta bestetik, elkarrizketak. 


Iratik 2 bertsolari ekarri zituen elkarrizketak egiteko: Eneritz Artetxe eta Nahia Arrizabalaga, biak azkoitiarrak.


Bukaeran, Eneritzek eta Nahiak bertso batzuk kantatu zituzten.


Hasieran oso urduri geunden baina gero lasaitu eta bertso politak bota genituen gurasoen eta irakasleen aurrean!


iruzkinik ez: