2025-02-06

SANTA ESKEAN herrian zehar

 Asteartean, otsailak 4, Santa Eskean atera ginen .


Lehenengo, Belamendira joan ginen. Piliri kantatu genion eta goxoki pila bat eman zizkigun.


Ondoren, denda eta udaletxera joan ginen, Joneri, Koldori, Amaiari,  Arantxari... abestera.



Borondegitik ere pasa ginen Oihanari kantatzera eta kokakola eta gaileta ederrak atera zizkigun. Tripa ondo bete ondoren etxeetara joan ginen!


Geroxeago, oinez asko ibilita Garratzara joan ginen etan han ere janari asko eman zizkiguten.


Bueltakoan, Errotan kantatu genuen eta  Rosak eta Joxe Antoniok txokolatea ogiarekin eman ziguten.

 
Gero elizako eskilaretan abestu genuen Eguneko Zentrokoentzat, eta handik Madrilesara  joan ginen.


Eta Kontxiri kantatu ostean goxoki pila bat eman zizkigun eta gero sukaldera joan ginen, eta Mertxek ere gaileta goxo-goxoak eman zizkigun!

Oso ondo pasa genuen!

Uraitz eta Joanes


 

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pozgarria usario zaharrari eustea eta kantuan herria alaitzea. Hurrengoan aldapa gora abiatzeko gogoz bazerate Zabalen itxarongo dizuegu.