2014-11-17

GUK OSATUTAKO KOMIKIAK

Hil honetan testu mota berri bat landu dugu euskarako saioetan  5  eta 6.  mailako ikasleok:  KOMIKIA.

Hainbat  komiki irakurri eta ikusi ondoren bere ezaugarriak aztertu ditugu, adibide askoz lagunduta.

Hurrengo pausoa guk idatzi eta marraztu behar genuen komikia planifikatzea izan da: zein ziren pertsonaiak, nolakoak izango ziren,  lekuak, gidoia,…

Jarraian istorioa zenbat binetetan banatuko genuen kalkulatzea izan da, zein tamainakoak izango ziren, zer agertuko zen bertan, zer elkarrizketa idatzi,…

Azkenean, pentsatutako hori marrazten eta idazten hasi gara.


Hauek izan dira gure lanak:




LH 3 ZIKLOKO IKASLEAK

2014-11-11

Kaixo! Hona hemen 2.ziklokoak azken egunotan irakurri dugun liburua: "Hiru lagun".


1-FITXA BIBLIOGRAFIKOA
a)Titulua: Hiru lagun
b)Idazlea: Txiliku
c)Irudigilea: Jesus Lucas
d)Argitaletxea: Elkar
e)Bilduma:Miru
f)Or.kopurua: 73

2-PERTSONAIAK
-KULIXKA: hegazti migratzailea, Europako iparraldetik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Tripazain hutsa da eta beti haitz-harrengan pentsatzen aritzen da.
-BELTXARGA: hegazti migratzailea, Holandatik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Ez ditu batere gustuko gizakiak.
-ENARA: hegazti migratzailea, Euskal Herrian udaberria eta uda pasatu ondoren, udazken hasieran Afrikarantz abiatzen da. Gizakien lagun ona da.

3-LABURPENA
Udazkenero bezala, iraileko azken astean, enara, beltxarga eta kulixka Euskal Herriko padura batean elkartu dira.
Lehenengo, kulixkak "Zergatik gizakiek ez duten ilerik gorputzean" ipuintxoa kontatu du, haitz-harak nondik sortu ziren azaltzeko.
Ondoren, beltxargak "Zergatik beltxargek ez duten beren soinekoa eranzten" istoriotxoa kontatu die bere bi lagunei, gizakiak gaiztoak direla adierazteko.
Azkenik, enarak "Zergatik arrano sugezaleek sugeak jaten dituzten" ipuintxoa kontatu du, gizakiak onak direla frogatzeko.
Bakoitzak bere istoriotxoa kontatu eta gero, kulixka eta beltxarga Euskal Herrian geratzeko konbentzitu ditu enarak, umeei natura zaintzea oso garrantzitsua dela erakusteko.

Anima zaitezte eta irakur ezazue!
2.zikloko ikasleak.

2014-11-05

AIREAREKIN ESPERIMENTATZEN



Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekook airearekin esperimentuak egin ditugu.

Saio batean aireak inguratzen gaituela konturatu gara. Poltsa airez bete dugu eta hutsik zirudien botilarekin burbuilak atera ditugu uretan; baita lastotxoarekin putz eginda ere.

Beste saio batean berriz, potea uretan ahozpez sartzean barruko papera zergatik ez den busti ohartu gara. Gero, lastotxoarekin paper-garraioan ibili gara eta baita tapoia mugitzen ere.

Ondo pasa eta ikasi, horixe bai ederra!

Haur Hezkuntza 4-5 urte
Mertxe