2015-03-24

ERLE MUSEOA URRETXUN

MARTXOAREN 24EAN, HH 4-5 ETA LH 1-2 MAILAKO IKASLEEKIN AIKUR IZENEKO ERLE MUSEOAN IZAN GARA. BERTAN ERLEEN BIZITZAREN INGURUKO AZALPEN UGARI JASO GENITUEN.OSO ONDO ANTOLATUTA DAGO ETA BISITA GOMENDAGARRIA DA FAMILIAN JOATEKO ERE.HONA HEMEN ZUEN SEME-ALABEN ARGAZKIAK. GUSTUKOAK IZATEA ESPERO DUGU.

SIMAMAKA



2.hiruhilabete honetan musika saioetan erritmoa landu dugu. Simamaka afrikar kantuarekin, basoen erritmoa ikasi dugu.
Hona hemen gure "ximaurkaka" bertsioa.

2015-03-17

TAILERRAK EGIN DITUGU ESKOLAN

Martxoak 3 eta 10ean eskola guztiko ikasleok tailer desberdinak egin ditugu. Gazteak eta zaharrak nahastuta batera jarduteko ekintza desberdinak egin ditugu.

Tailer hauek antolatu dira: tramankulu tailerra, goma-eva eta xaboia, sukaldaritza, modelajea eta antzerki tailerra. LH3ko ikasleok tailer hauek egin ditugu: tramankulu tailerra,goma-eva eta xaboiak eta antzerki tailerra.

 Hauek dira gure iritziak: orokorrean oso onak izan dira eta oso ondo pasa dugu gehienok. Hiruhilabetez behin, gutxienez tailerrak egitea gustatuko litzaiguke. Gainera denok tailer guztietan parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Antzerki tailerra: ez zitzaigun hainbeste ere gustatu, txikien gauzak egin genituelako. Gehiena antzerkia egitea gustatu zitzaigun eta gutxiena animaliak imitatzea.


Goma-eva eta xaboiak: orokorrean asko gustatu zitzaigun baina goma-eva ko eredu batzuk ez zitzaizkigun hainbeste ere gustatu, ume txikientzako prestatuta zeudelako.

Tramankulu tailerra: asko gustatu zitzaigun, oso ondo pasa genuen. Tramankulurik onena lurrunezko motordun txalupa izan da baina besteak ere oso onak izan ziren: aize irristagailua eta globo aeroestatikoa.

Berriz errepikatu daiteke?

2015-03-09

Olimpiada Txikiak

        Gu, LH3ko ikasleok, martxoaren 6ean, ostiral goizean, Tolosara joan ginen olimpiadetara. 09:00etan autobusa hartu behar genuen baina berandutu egin zen. 09:50etan Berazubi estadiora iritsi ginen.

         Han, 14 eskola elkartu eta 29 taldetan banatu ginen. Bi zatitan banatuta egon zen goiza: bata erreleboak, atletismo pistan, eta bestea, jolasak,  inguruko eremuetan. Bien tartean hamaiketakoa egin genuen 11:00etatik 11:15nak arte.

          Aurrena, atletismoko pistan, jolas hauek egin genituen errelebozka:

          1- Lokotxak bildu edo jarri.

          2- Hesiak saltatu.

          3- Zaku-lasterketa.

          4- Korrika motza (60m).

          5- Txingak (5 kilo guztira).

          6- Korrika luzea (100m).

          Ondoren, inguruko eremuetan, jolas hauek egin genituen: baloi eseria, zelai errea, luzeera jauzia, pisu-jaurtiketa, paratxuta eta sokatira.

          Amaitzeko, atletismoko pistari, bira osoa eman genion korrika parte-hartzaile guztiok (400m).

          Gimnasiako anilak zeuden zintzilik estadio alboan zegoen zuhaitz handi batetik eta han jolastu genuen autobusa hartu arte.

          Gure ustez ekintza beste urtetan baino hobeto zegoen antolatuta.