2015-03-09

Olimpiada Txikiak

        Gu, LH3ko ikasleok, martxoaren 6ean, ostiral goizean, Tolosara joan ginen olimpiadetara. 09:00etan autobusa hartu behar genuen baina berandutu egin zen. 09:50etan Berazubi estadiora iritsi ginen.

         Han, 14 eskola elkartu eta 29 taldetan banatu ginen. Bi zatitan banatuta egon zen goiza: bata erreleboak, atletismo pistan, eta bestea, jolasak,  inguruko eremuetan. Bien tartean hamaiketakoa egin genuen 11:00etatik 11:15nak arte.

          Aurrena, atletismoko pistan, jolas hauek egin genituen errelebozka:

          1- Lokotxak bildu edo jarri.

          2- Hesiak saltatu.

          3- Zaku-lasterketa.

          4- Korrika motza (60m).

          5- Txingak (5 kilo guztira).

          6- Korrika luzea (100m).

          Ondoren, inguruko eremuetan, jolas hauek egin genituen: baloi eseria, zelai errea, luzeera jauzia, pisu-jaurtiketa, paratxuta eta sokatira.

          Amaitzeko, atletismoko pistari, bira osoa eman genion korrika parte-hartzaile guztiok (400m).

          Gimnasiako anilak zeuden zintzilik estadio alboan zegoen zuhaitz handi batetik eta han jolastu genuen autobusa hartu arte.

          Gure ustez ekintza beste urtetan baino hobeto zegoen antolatuta.




 

iruzkinik ez: