GURE LEHENENGO TAILERRA BUKATU DA ETA HEMENTXE DAUDE EGINDAKO ESKU LAN BATZUK.
2016-11-06
2016-11-04
BIZITZAZ BLAI
Azaroak 4an Borondegira joan gara "Bizitzaz Blai" proiektu barruan bide istripu baten inguruan azaldu behar zizkiguten testigantzak entzutera.
Udaletxeko Gizarte Zerbituetako Elena Rikondok egin digu gaurko ekitaldiaren sarrera, arrazoia, ikusi eta entzungo genuena, ...
2. zatian, Bidegoiango Jon Galarragak istripua jasan ondoren izandako bizipen pertsonala erakutsi digu, nola aldatu izan zen bere bizitza istripua gertatu ondoren, nola berreariki izan behar izan zuen berriro bere bizitza hori, ... Jokin Urangak hartu dio jarraipena eta berak kuadrillako 3 lagun istripu batean nola galdu zituen eta une haietan eta ondoren bizitako esperientziak kontatu dizkigu.
Jarraian, istripu ondoren heriotza gertatzen denean, Gizarte Zerbitzutik zer laguntza mota eskaintzen zaien hildakoen familiei azaldu digu, famili horiek zein egoeretan geratzen diren, nola egin behar izaten duten aurrera, ... Honekin batera, medikuak pertsona hauek nola joaten diren beraien osasuna galtzen erakutsi digu eta nola joaten diren berarengana kontsultoriora.
Azkenik, alkateak han elkartu garen denoi eskerrak eman eta ikasleei hainbat aholku luzatu dizkie.
Bilera amaitu denean, ikasleak beheko plazara jaitsi dira eta han zeuden Ertzaintzaren eta suhiltzaileen motor, furgoneta eta kamioietan sartu eta ezagutzeko aukera izan dute. Gauza bera anbulantziarekin.
Ikasleak eta partehartzaileek azaltzen ziren argazki bat atereaz amaitu da gaurko saioa.
Oso balorazio positiboa egin dugu saioaren inguruan.
Orain, datorren astean, eskolan segida emango diogu proiektuari.
.

NUARBEKO URTEGIA ETA OÑATZKO ARAZTEGIRA EGINDAKO BISITA
Azaroak 3an Nuarbeko urtegia eta Oñatzeko Ur Edangarrien Araztegira bisita egitera joan gara.
Lehen Hezkuntzako 3 geletan "URA" hartu dugu proiektu moduan lan egiteko gai bezala, eta horren barruan, "Uraren ziklo integrala" zuzen-zuzen ezagutu nahian antolatu dugu bisita hau.
Lehenik Nuarbeko urtegira joan gara eta han ikasleak 2 taldetan banatu dira, 1. mailatik 3. mailara bitarteakoak alde batetik eta, bestetik, 4. mailatik 6. maila bitartekoak. talde bakoitza gidari baten azalpenak entzunez egin du bisita. Urtegia zertarako den azaldu digute, ura biltzearen arrazoia zein den, presaren forma zein den, ura nola hartzen den, zein tuboetatik hartzen den araztegira joango den ura, zein tuboetatik hustutzen den urtegiko ura, gainezka egiten badu nola hustutzen den sobera dagoen ura, ... Prersako pareta barruan dauden tuneletan barrena ibili gara eta eskailera batzuk igota, presan goialdean atera gara.
.
Jarraian, Oñatzen dagoen Ur Edangarrien Araztegira joan gara. Han, Nuarbeko urtegitik datorren urak zergatik eta nola garbitzen diren erakutsi digute. Ura araztegira sartutakoan turbina bat mugitzen du eta horrekin instalazioetan behar den argindarra lortzen dute. Urak disolbatuta daramatzan materiak uretik banadu egiten dira eta kolak bezala elkartzen dituen produktu batekin bildutakoan, ura lasai utzi materia horiek hondoratu egiten dira; segidan, ondarretatik ur hori pasa eta azken materiak kentzen zaizkio. Jarraian, garbitu den ur horri kloroa eta fluorra botatzen zaizkio, erabat edangarri bihurtzeko. Azkenik, ur edangarria deposito handi batean pilatzen da. Gero hortik Azopeitira eta Urola-Kostako herrietara zabaltzen da.
Hona hemen, bukaeran araztegiaren funtzionamendua azalduz egin diguten laburpena.
Gauza asko ikasita bueltatu gara eskolara.
NUARBEKO URTEGIA ETA OÑATZKO ARAZTEGIRA EGINDAKO BISITA
Azaroak 3an Nuarbeko urtegia eta Oñatzeko Ur Edangarrien Araztegira bisita egitera joan gara.
Lehen Hezkuntzako 3 geletan "URA" hartu dugu proiektu moduan lan egiteko gai bezala, eta horren barruan, "Uraren ziklo integrala" zuzen-zuzen ezagutu nahian antolatu dugu bisita hau.
Lehenik Nuarbeko urtegira joan gara eta han ikasleak 2 taldetan banatu dira, 1. mailatik 3. mailara bitarteakoak alde batetik eta, bestetik, 4. mailatik 6. mailakoen bitartekoak. Talde bakoitza gidari baten azalpenak entzunez egin du bisita. Urtegia zertarako den azaldu digute, ura biltzearen arrazoia zein den, presaren forma zein den, ura nola hartzen den, zein tuboetatik hartzen den araztegira joango den ura, zein tuboetatik hustutzen den urtegiko ura, gainezka egiten badu nola hustutzen den sobera dagoen ura, ... Prersako pareta barruan dauden tuneletan barrena ibili gara eta eskailera batzuk igota, presan goialdean atera gara.
.
Jarraian, Oñatzen dagoen Ur Edangarrien Araztegira joan gara. Han, Nuarbeko urtegitik datorren urak zergatik eta nola garbitzen diren erakutsi digute. Ura araztegira sartutakoan turbina bat mugitzen du eta horrekin instalazioetan behar den argindarra lortzen dute. Urak disolbatuta daramatzan materiak uretik banadu egiten dira eta kolak bezala elkartzen dituen produktu batekin bildutakoan, ura lasai utzi materia horiek hondoratu egiten dira; segidan, ondarretatik ur hori pasa eta azken materiak kentzen zaizkio. Jarraian, garbitu den ur horri kloroa eta fluorra botatzen zaizkio, erabat edangarri bihurtzeko. Azkenik, ur edangarria deposito handi batean pilatzen da. Gero hortik Azopeitira eta Urola-Kostako herrietara zabaltzen da.
Hona hemen, bukaeran araztegiaren funtzionamendua azalduz egin diguten laburpena.
Gauza asko ikasita bueltatu gara eskolara.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)