2017-06-08

BARRITA OSASUNTSUAK



ELIKADURA OSASUNTSUA LANTZEN ARITU GARA ETA HEMEN DAUZKAZUE GELAN PRESTATU DITUGUN    BI ERREZETA.

INDARRA  EMATEKO BARRITAK 



TXOKOLATEAREKIN

OSAGAIAK:

- INTXAURRAK ,BASOKADA BAT
- PIPAK, BASOKADA BAT
-ALMENDRAK, BASOKADA BAT
- TXOKOLATEA TABLETA BAT
- EZTIA, BI GOILARAKADA
- AZUKRE INTEGRALA, GOILARAKADA BAT 

NOLA EGIN
TXOKOLATEA  URTU, AZUKREA  ETA EZTIA  GEHITU.
FRUITU GUZTIAK TXIKI TXIKI EGIN ETA TXOKOLATERA BOTA.
ONTZI BAT GURINAZ IGURTZI  ETA BERTAN  HUSTU  NAHASKETA GUZTIA.
ERABILI DAITEKE PAPER  BERZIA.
ERABAT  GOGORTU  BAINO  LEHEN, ARRASTOAK  EGIN  BARRITEN  FORMA EMANEZ.
GOGORTZEN  DENEAN,  ZATIAK  EGIN  ETA  BANATU.





OLUAREKIN

OSAGAIAK  15  BARRITA  EGITEKO
- INTXAURRAK 35 gr..
- MASPASAK  30 gr.
-GURINA  150 gr.
-OLUA  KOPOTAN 400GR.
- AZUKRE  BELTZA  90gr.
-EZTIA 3 GOILARAKADA

NOLA  EGIN

LEHENENGO,  GURINA  URTU.
ONDOREN, AZUKREA  ETA  EZTIA GURINAREKIN  NAHASTU.
KOPOAK ERE  NAHASTU,  MASA  BAT  LORTU  ARTE.
MASPASAK  ETA  PLATANO  ZATIAK  GEHITU.
MOLDEA  GURINAREKIN IGURTZI  ETA  NAHASKETA  BOTA. ONDO ESTUTU.
LABEA BEROTU  160-175  GRADUTAN  ETA  MOLDEA  SARTU.
  25-30  MINUTUTAN  EGINDA  EGONGO  DIRA.




 EDERRAK ATERA ZAIZKIGU !!!

2017-05-31

HH4-5 THE VERY HUNGRY CARTERPILLAR PERFORMANCE

Hello everyone!

4-5 urteko gelako ikasleek txikitxoen aurrean egindako antzezlana ikusteko egin klik beheko linkean.
Beldar txikitxo bat jaio da, eta goseak akabatzen dago... zer egingo ote du?

Espero dugu zuen gustokoa izatea!

See you later, alligator!



UROLAKOAK ERREZILKO ESKOLAN


Atzo, maiatzak 30, Urolako DBH1 eta DBH2ko ikasleak etorri ziren guri bertso, kantu eta dantza egitera.

Aurrena, DBH2ko ikasleak egin ziguten zoologikoko animaliak. Binaka jartzen ziren, animali batez mozorrotu eta hari buruz bertsoak botatzen zituzten.

Gero, DBH1teko ikasleak goazeneko bi kantu, euskararen txantxangorria eta aldapan gora abestu eta kantatu ziguten.


Pixka bat aspertu egin ginen, baina oso polita iza zen.




                                         

2017-05-19

EZAMA-ENEARA BISITA

   Maiatzaren 17an Ezama-eneara  joan ginen baserriko gauzak, jogurta eta aktimela nola egiten diren ikustera eta entzutera.

   Goizeko 9:15tan eskolan elkartu ginen Ezama-eneara  oinez joateko. Lehenengo San Antoniora,  gero Iuiara eta, azkenik, Ezama-eneara  joan ginen. Hara 11:00k aldera iritsi ginen eta ailegatutakoan hamaiketakoa egin genuen.

   Handik pixka batera Xabier eta Aloñak ikuilua erakusten hasi ziren. Lehendabizi behiak erakutsi zizkiguten eta behi batek izena bezala numeroa zeukan. Gero txahal txikiak ikusi genituen, jaio eta 3 edo 4 egunetara amarengandik apartatzen zituzten,  ondoren  bigaiak beste leku batera eta,  azkenik, behi egindakoan behiak egoten ziren lekura. Gero behiak jezten ziren lekua erakutsi zigun, behiak pasillo moduko batetik sartzen ziren,  atzeraka jarri, eta baten batek  titietan makina bat sartzen zien esnea ateratzeko.

   Azkenik jogurta nola egiten zen ikusi genuen. Lehenengo esnea makina baten sartu eta bueltaka ibiltzen zen. Gero hauts moduko bat bota eta 4 orduan geldik egon behar zuen eta, azkenik,  potoetara sartu eta zaporea ematen zien.

   Ezama-enean  ordu-erditxo bat jolastu eta buelta bukatzeko asmotan abiatu ginen. Ezamaundik gora dagoen baso batean bazkaldu genuen.

   Bazkaldu eta gero Otsabiara irten ginen eta  Otsabian ikuilu handi bat ikusi genuen. Handik pixka batera Tonpordora  jaitsi eta  argazki bat atera genuen Errezil ikusten zela. Tonpordotik  Txaltokira jaitsi ginen, Txaltokitik  Zorroztainera. Arabeko errebueltara iritsi baino lehen banku bat zegoen eta han eseri ginen. Bankutik altxatutakoan, eskolara ailegatu ginen. Gu  mutilak kulunpioetara  joan ginen eta neskak gelara.

   Azkenean denak gelan bukatu genuen “Herria gora Herria Behera”  jolasten.  Oso egun ederra izan zen, ondo pasa eta asko ikasi genuen,  baina gauerako leher  eginda geunden.

Unax Aizpuru.