2017-05-19

EZAMA-ENEARA BISITA

   Maiatzaren 17an Ezama-eneara  joan ginen baserriko gauzak, jogurta eta aktimela nola egiten diren ikustera eta entzutera.

   Goizeko 9:15tan eskolan elkartu ginen Ezama-eneara  oinez joateko. Lehenengo San Antoniora,  gero Iuiara eta, azkenik, Ezama-eneara  joan ginen. Hara 11:00k aldera iritsi ginen eta ailegatutakoan hamaiketakoa egin genuen.

   Handik pixka batera Xabier eta Aloñak ikuilua erakusten hasi ziren. Lehendabizi behiak erakutsi zizkiguten eta behi batek izena bezala numeroa zeukan. Gero txahal txikiak ikusi genituen, jaio eta 3 edo 4 egunetara amarengandik apartatzen zituzten,  ondoren  bigaiak beste leku batera eta,  azkenik, behi egindakoan behiak egoten ziren lekura. Gero behiak jezten ziren lekua erakutsi zigun, behiak pasillo moduko batetik sartzen ziren,  atzeraka jarri, eta baten batek  titietan makina bat sartzen zien esnea ateratzeko.

   Azkenik jogurta nola egiten zen ikusi genuen. Lehenengo esnea makina baten sartu eta bueltaka ibiltzen zen. Gero hauts moduko bat bota eta 4 orduan geldik egon behar zuen eta, azkenik,  potoetara sartu eta zaporea ematen zien.

   Ezama-enean  ordu-erditxo bat jolastu eta buelta bukatzeko asmotan abiatu ginen. Ezamaundik gora dagoen baso batean bazkaldu genuen.

   Bazkaldu eta gero Otsabiara irten ginen eta  Otsabian ikuilu handi bat ikusi genuen. Handik pixka batera Tonpordora  jaitsi eta  argazki bat atera genuen Errezil ikusten zela. Tonpordotik  Txaltokira jaitsi ginen, Txaltokitik  Zorroztainera. Arabeko errebueltara iritsi baino lehen banku bat zegoen eta han eseri ginen. Bankutik altxatutakoan, eskolara ailegatu ginen. Gu  mutilak kulunpioetara  joan ginen eta neskak gelara.

   Azkenean denak gelan bukatu genuen “Herria gora Herria Behera”  jolasten.  Oso egun ederra izan zen, ondo pasa eta asko ikasi genuen,  baina gauerako leher  eginda geunden.

Unax Aizpuru.



iruzkinik ez: