2022-02-06

LIBURUEN ALTXORRA

Asteartean Galtzagorri elkarteko Imanol etorri zitzaigun, liburu ederrez betetako kutxa ekartzera. 


Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea da, eta bere helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea, eta haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea da.


Urtero izaten dugu Imanolen bisita eta oso liburu interesgarriak aurkeztu eta gure eskura uzten dizkigu hilabetez, bai eskolan bertan bai etxean irakurtzeko.


Liburuez gozatzeko esaten digu Imanolek, beste mundu eta toki interesgarri batzuetara bidaiatzeko aukera ematen digutela eta, baina hori bai, beti ere liburuak ondo-ondo zainduz!


Hona hemen taldez talde ateratako pare bat argazki,  eta berak gomendatutako liburuetako batzuk:


  • HH2-3-4-5





  • LH1-2-3







  • LH4-5-6








2022-02-02

Azpeitiko Tren Museoan

 

URTARRILAREN HEMERETZIAN,  AZPEITIRA  JAITSI  GINEN  TREN  MUSEOA  BISITATZERA.

BERTAKO  ARDURADUNAK, GAUZA ASKO  ERAKUTSI  ZIZKIGUN, LOKOMOTORA  DESBERDINAK, TRENBIDE  ZAHARRA  ETA  ORAINGOA, ERRAILAK  MUGITZEKO TRESNA ETA  LOKOMOTORAK  BIRATZEKO  ZUBI  BIRATZAILEA.

KOTXERATAN, TREN  DESBERDIN  ASKO  ZEUDEN.

TRENAN  KONPONTZEKO  TAILERRA  ERE  IKUSI  GENUEN  ETA  MUSEOA .

BISITA  POLITA  IZAN  DA.




2022-02-01

TIPI-TAPA: urtarrileko saioa

 Joan den ostegunean, urtarrilak 25,  tipi tapa ekintza egin genuen zahar egoitzakoekin. Oso ondo pasatzen dugu ta espero dugu beraiek ere ondo pasatzea. Sastondora joan ginen kontu kontari eta errekan harriak  billatu genituen.Hurrengoan berriz ere egingo dugu eta hurrengorarte!!!!!








3. ZIKLOKOEN BIDEOAK II

 Beste bideo batzuk ere egin ditugu pertsona desberdinei buruz. Dagoeneko berehala burutzen ditugu eta asko ikasi dugu, bai bideoak egiten, biografiaz eta pertsona desberdinez. Gero eta azkarrago egiten ditugu bideoak!