Asteartean Galtzagorri elkarteko Imanol etorri zitzaigun, liburu ederrez betetako kutxa ekartzera.
Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea da, eta bere helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea, eta haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea da.
Urtero izaten dugu Imanolen bisita eta oso liburu interesgarriak aurkeztu eta gure eskura uzten dizkigu hilabetez, bai eskolan bertan bai etxean irakurtzeko.
Liburuez gozatzeko esaten digu Imanolek, beste mundu eta toki interesgarri batzuetara bidaiatzeko aukera ematen digutela eta, baina hori bai, beti ere liburuak ondo-ondo zainduz!
Hona hemen taldez talde ateratako pare bat argazki, eta berak gomendatutako liburuetako batzuk:
- HH2-3-4-5
- LH1-2-3
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina