2022-12-08

EUSKARAREN EGUNA

 Aurten Euskararen Eguna larunbatez izan denez, aurreko egunean, abenduak 2, ospatu genuen eskolan.

12:00ak aldera Edurne eta Ines etorri ziren taloen masa nola egiten zen erakustera.


                                          
 Arratsaldean  Gloriak taloen masa egin zuen.

                                           
 Denok masa pusketa bat hartu genuen, eta gero talo forma eman genion.

                                                               



Taloak plantxara eraman genituen Susanak, Anak eta Nagorek erretzeko.




          

Taloak txokolatez bete genituen.


          Gero eskolako  haur batzuk  trikiti giroan eguneko zentrora joan ziren taloak                                             hartuta. Gustura hartu zituzten bertako aitona-amonek!











    Eskolatik aterata, frontoian puzgarriak eta ohe elastikoak egon ziren.



                          Oso ondo pasa genuen!!!   Eskerrik asko Guraso Elkarteari!!
Araia eta Aner

ERRUGBI SAIOAK

2022ko azaroaren 16an errugbi saioa izan genuen LH3-4 eta LH5-6ko ikasleok.

                                                Lehenengo LH3-4koekin eman zuten saioa frontoian.



Ondoren LH5-6koekin eman zuten saioa patioan.


Jolas asko egin genituen: zapiaren jolasa errugbiko baloiarekin, errugbiko erreleboak eta abar... 






                                                     OSO ONDO PASA GENUEN!! Eskerrik asko Unai eta Iñaki!!!!

Xabat eta Izarne



2022-12-01

BIDANIRA GOIZ PASA

Asteartean, LHko ikasleak Bidanira joan ginen Hezkidetzaren  inguruan izan ziren emanaldi eta ekintzak ikustera. Bertan, Albiztur eta Bidaniko LHko ikasleekin elkartu ginen eta denok batera pasatu genuen goiza...












Oso goiz polita izan zen, oso ondo pasatu genuen eta lagun berri batzuk ere egin genituen!!!!

A.E.- MUGAK ETA ARAUAK

 

Kaixo familia!
 
Hona hemen Adimen Emozionaleko 1. irakurgaia, Mugak eta Arauak. Jarraian, hausnarketan lagunduko dizuen bideoak datoz. Zuen gustokoak izatea espero dugu.


Límites mejor que castigos.


El castigo no es educativo.