2023-02-10

INATUERIEN JATORRIAZ, JOSUNEREKIN

 Urtarrilaren 31n Josune Zabala etorri zitzaigun gelara, Inauteriei buruz hitz egitera.

Lehenik, argazki batzuk eman zizkigun eta horri buruz hitz egin genuen: Inauterien jatorria, Inauteriak Euskal Herrian, ze lotura duten Inauteriek lurrarekin, mozorrotzea eta zomorrotzea, iƱaustearen eta Inauterien arteko lotura... Asko ikasi genuen!

 Hori azaldu eta gero dantza bat egin genuen (Zazpi jauzi). 

Ederki pasa genuen! Eskerrik asko, Josune!!!

Mikel.R, Ainhoa  eta Eihari





IRAKURLAGUN

 Azaroan hasi ginen Irakurlagun saioekin. LH5-6 eta LH1-2ko ikaslok elkartu egiten gara bikoteka, txikiek hobeto irakurtzen ikasteko.

 Aste bat lehenago  LH 1-2koek liburuak ematen dizkigute LH 5-6. mailakoei. Guk prestatu egiten ditugu etxean, gero beraiekin batera irakurtzeko, 15 egunean behin, astelehenetan.

LH5-6koak gehiago garenez, batzuek besteen aurrean poemak eta asmakizunak irakurtzen dituzte saio amaieran.

Ondoren, bakoitzak bere gelan baloratzen dugu saio horretako Irakurlagun.

                             Oso ondo pasatzen dugu!!!!!!


                                                 

                                                                                                                                  
                                                                                            LH5-6ko ikasleak: Araitz, Oihane eta Haizea.

2023-02-08

HH4-5 urtekoak Psikomotrizitatean

2023-01-25

ELURRETAN

 Poz handia hartu dugu patioa elurtuta ikustean eta ezin egon bertan ibili gabe.