Urtarrilaren 31n Josune Zabala etorri zitzaigun gelara, Inauteriei buruz hitz egitera.
Lehenik, argazki batzuk eman zizkigun eta horri buruz hitz egin genuen: Inauterien jatorria, Inauteriak Euskal Herrian, ze lotura duten Inauteriek lurrarekin, mozorrotzea eta zomorrotzea, iñaustearen eta Inauterien arteko lotura... Asko ikasi genuen!
Hori azaldu eta gero dantza bat egin genuen (Zazpi jauzi).
Ederki pasa genuen! Eskerrik asko, Josune!!!
Mikel.R, Ainhoa eta Eihari
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina