2007-05-15

OSASUNKUMEKO PROIEKTUA




Martxo ezkeroztik Osasunkumeko proiektu bat egiten jardun gara. Bere izena "Herria garbi eduki nahi dugu" da. Bi hilabete egon gara lana egiten. Maiatzaren 7an lana eskolako beste gelakoei erakutsi genien eta hurrengo egunean, gurasoei.


Lan honetan ordenagailuan idatzi bat prestatu dugu gero pantailan ikusteko, gutun bat herritarrei etxeetara bidaltzeko, beste bat udalera bidaltzeko eta kartel batzuk herrian ipintzeko.




Hemen etxetara bidali genuen gutuna:




HERRIA GARBI EDUKI NAHI DUGU


2007-05-04

Kaixo:


Gu Errezilgo San Martin Herri eskolako 3 eta 4. mailako ikasleak gara.
Osasunkume izeneko gai bat lantzen ari gara eta gai horren barruan Herria txukun mantentzeko proiektu bat egiten ari gara.
Azalpen batzuk bidali nahi dizkizuegu:

· Proiektu aukeratzerakoan konturatu ginen herria zikin samarra dagoela goxoki paper eta txikleak lurrean botata egoten direlako.
· Lehenik eta behin, arazoen zerrenda egin genuen.
· Ondoren, arazoen zerrendatik batzuk aukeratu genituen.
· Jarraian, aukeratutako arazoei irtenbidea aurkitzen saiatu ginen gurasoe-kin batera.
· Gero, gelan irtenbide guzti hauek aukeratu eta zuei proposatzea erabaki genuen:

· Zuen laguntza behar dugu arazo batzuk konpontzeko.

· Zuei gauza batzuk eskatzea pentsatu genuen.

ARAZOAK

1. Astebukaera eta jai egunetan txikle, goxoki zorro eta paperak lurrera botatzen ditugu, zakarrontzira bota beharrean.
2. Telebista eta traste haundiak behar baino lehenago ateratzen dira zakarrontzira.
3. Jendeak kartoiak kontenedoretik kanpo uzten du, barruan tokia badago ere.
4. Kotxe, moto eta bizikletak derrapeak egin eta lurra markatzen dute.
5. Kontenedoreak betetzen direnean, zabor zorroak lurrean uzten dituzte eta katu eta txakurrek txikitu egiten dituzte.
6. Jolastokia zigarro eta pipa azalez beteta azaltzen da astelehenetan.




IRTENBIDEAK

1. Goxoki paperak eta txikleak zakarrontzira bota eta ez lurrera.
Lurrean dauden paperak, zakarrontzira bota.
Lurrera botatzen dituzten zaborrak jasotzeko esan, botatzen dituenari.
Ume txikiei, zaborra ontzira botatzen erakutsi.
2. Bilketa egunean bertan bakarrik atera traste handiak.
Udaletxeari bilketaren egutegia eskatu.
3. Kartoiak kontenedore barrura sartu beti.
Begiratu kontenedore atzean lekurik ba al dagoen.
Kontenedorean tokia ez badago etxera eraman kartoiak.
4. Ibilgailu guztiak errespetatu behar dituzte arauak.
5. Ahal balin bada, ez utzi lurrean kontenedoreak beteta daudenean.
Begiratu beste batean tokia ba al dagoen.
6. Umeen jolastokia errespetatu.
Zigarro eta pipa azalak zakarrontzira bota.



Eskerrik asko karta hau irakurtzeagatik.
Eskerrik asko herria txukun mantentzen lagunduko diguzuelako.

AGUR BENUR ETA JAN YOGUR




ANIMA ZAITEZTE ETA LAGUNDU HERRIA GARBIAGO EDUKITZEN

iruzkinik ez: