2011-01-27

OLENTZEROREN ETORRERA

Goizean,9:15etan sartu ginen gimnasiona. Gero Olentzero etortzeko gauzak prestatzen hasi ginen.Olentzero etorri baino lehen gure gurasoei kantuak kantatu genizkion.

Kantatu eta gero Olentzeroren bila joan ginen,soinu eta panderoekin lagunduta. Olentzero oso nekatuta etorri zen,opari haskorekin eta astoa ere oso nekatuta etorri zen. Olentzero barrura joan zenean bertxo batzuk kantatu genizkion,eta hamaiketakoa eman genion. Gero Olentzerok hitz batzuk eskeini zizkigun,eta berak opariak eman zizkigun eta guk ordainetan kartak eta marrazkiak eman genizkion. Azkenik kanta batzuk eskaini genizkion dantzarekin lagunduta. Agurtu ondoren bere astoarekin,bere etxera joan zen urrengo,gauerako opariak prestatzera.


Olentzero joan ondoren gurasoek hamaiketakoa eman ziguten,eta hamaiketakoa jan ondoren opariak irekitzera joan ginen.

Geroago zahar zentrora joan ginen kantu batzuk kantatzera. Han kantatu eta gero denok eskolara etorri ginen.

iruzkinik ez: