2015-03-27

Diego Gartziaren maratoi erdiaren inguruko hitzaldia

      Gaur, martxoak 27,   LH 3. zikloko ikasleok lineako autobusa hartu eta Azpeitiara jaitsi gara  Diego Gartziaren maratoi erdiaren inguruko hitzaldia entzuteko asmoarekin.

      Garaiz jaitsi garenez, Sanagustin kulturgune ondoko parkean jolasean jardun gara. Bai ederki pasa ere.

      11-tan, beste hainbat ikastetxeko ikasleekin batera, Sanagustin  kulturguneko areto nagusira sartu gara eta lurrean eseri..  Maratoi erdiaren antolatzaileak Diego Gartziari buruzko kontuak aipatu dizkigu, baita ordu laurden inguruko bideo bat erakutsi ere.

       Ondoren, lasterketan parte hartu behar duten 6 korrikalari afrikar agertu dira eta haiei hainbat galdera egiteko aukera izan dugu.  Galderen txanda amaitutakoan gela bakoitzarekin argazki bana egiteko aukera genuen baina, derrigorrez bueltatzeko lineako autobusa hartu behar genuenez, amaitu aurretik aretotik atera behar izan dugu.

      Errezilera iritsitakoan dendan goxoki batzuk erosi eta eskolara itzuli gara.

       Oso ondo  pasa dugu parkean eta ekitaldia ere oso interesgarria iruditu zaigu.




iruzkinik ez: