2015-12-09

BILBORA EGINDAKO TXANGOA

Abenduaren 4ean, ostirala, 8:30etan hartu genuen autobusa Bilbora abiatzeko.utobusean ordu bat eta erdi pasa genituen iristen, eta bitartean “Lo Imposible” pelikula ikusi genuen.

            Errezildik hasi eta Azpeitira abiatu ginen, gero Azkoitia, Elgoibar, Eibar , Ermua, Durango, Amorebieta  eta azkenik Bilboko Guggenheim museora iritsi ginen.


Guggenheim  arte modernoko eta itsasontzi itxurako museo bat da. Barruan eskultura asko daude eta kanpoan, Puppi txakurra, kolorezko tulipanak eta zuhaitz garaia eta begia izeneko eskulturak. Armiarma handi bat ere badago, Mamma izenekoa.

            Barruan artelan bat zegoen Materiaren denbora izenekoa.  Espiralak eta ondulatuak zirenez barrura sartu ginen. Ibiltzeko lekua oso estua zenez banaka ibili ginen.

             Making Afrika artelan askorekin egindako erakusketa baten izena da.  Koadroak, arropak… daude Making Afrikaren barruan. Making Afrikak Afrikakoak nola bizi diren adierazten du.


            Guggenheim museoa ikusi ondoren  gelatxo batera tailerra egitera joan ginen. Tailerrean poltsa batzuk diseinatu genituen.

            Tailerra bukatu ondoren jolastoki batera joan ginen hamaiketakoa egitera. Hamaiketakoa bukatutakoan parkean jolastu ginen pixka batean.

            Tranbia iristear zegoela Guggenheim tranbiaren geltokira joan ginen. Tranbian Atxuri geltokira joan ondoren Ribera azoka ikusi genuen.

            Atxuritik, oinez  Ribera azokara joan ginen. Gero, barrura sartu ginen eta jende asko zegoen. Lehenengo, aurrenengo pisua ikusi genuen . Arraindegi eta harategi asko zeuden. Ondoren, eskailera mekanikoetan bigarren pisura igo ginen. Han ere, arraindegi eta harategi asko zeuden.

            Ribera azokatik irtendakoan plaza Barrira joan ginen bazkaltzera. Han bazkaldu egin genuen. Ondoren, jolastu egin ginen.

            Bazkaldu eta gero metro geltokira joan ginen. Metrora iristeko eskailera eta zinta
mekaniko asko jetxi genituen. Heldu ginenean, Elik txartelak hartu eta metrora sartu ginen. Oso-oso azkar ibiltzen zenez, segituan heldu ginen San-Mames estadiora.


            Metrotikan irtendakoan San Mames estadioa ikusi genuen. Oso handia zen. Eta gero autobusa hartu eta etxera joan ginen.

iruzkinik ez: