Azken bi hilabeteetako jolas garaietan, bigarren zein hirugarren zikloetako ikasleek pala txapelketan parte hartzen egon dira. Guztira 21 ikasleek parte hartu dute, bai mutil eta bai neska elkarren artean jolastu dutelarik.
Txapelketak bi fase eduki ditu: lehenengoan, 5 talde egin ziren bakoitzean 5-6 ikasle zeudela eta denek denen kontra aritu ziren. Talde horiek, neska zein mutilez osatuta egon ziren, partidak 12 tantoetara jokatu zirelarik.
Bigarrengoan ordea, lehen faseako talde bakoitzeko lehen 2 sailkatuak txapeldunen azken fasea jolastu zuten eta beste guztiek kontsolazio fasean aritu zirelarik.
Abenduaren 17an jolastu ziren finalak, txapeldunen fasean Unax Labaka Unax Aizpururi gailendu zitzaion 18-8 eta kontsolazio fasean, Maddik 12-11 irabazi zuen Sararen aurkako partida.
Zorionik beroena
k parte hartzaile guztiei!
Txapelketaren arrakasta ikusirik, gabonetatik buelta beste kirol bateko txapelketaren bat antolatuko dugu.
2015-12-17
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina