Joan den apirilaren 28an LIBURUAREN EGUNA ospatu genuen.
Horretarako hainbat jarduera antolatu genituen.
Goizean, LH5-6 mailakoek irakurri berri dituzten 6 libururen aurkezpena egin zieten LH3-4ko ikasleei. Laburpen tentagarria egin ondoren, beraien iritzia ere eman zieten.
Arratsaldean LHko ikasle guztiak Anttonen gelan elkartu, eta “Krixpin kaktusa” ipuinaren irakurketa dramatizatua egin genuen. Ipuin honetan adiskidetasunaren balorea lantzen da.
Ondoren, 3. eta 2.zikloko ikasleekin “Neskak eta mutilak” liburuaren hainbat paragrafo irakurri genituen. Bertan era guztietako identitateak azaltzen dira, eta horretaz hitz egiteko aukera ematen du.
Bitartean, 1.ziklokoak ingeleseko irakaslearekin elkartu eta “Winnie the witch” ipuina irakurri zuten. Nork bere itxura eta izaera duela azpimarratzen da ipuin honetan, eta hori errespetatu beharrekoa dela.
Bitartean, 1.ziklokoak ingeleseko irakaslearekin elkartu eta “Winnie the witch” ipuina irakurri zuten. Nork bere itxura eta izaera duela azpimarratzen da ipuin honetan, eta hori errespetatu beharrekoa dela.
Txikienak, berriz, "Ipurdian bost letra" liburuko olerki batzuk irakurri zituzten, eta “Oilo gorria”ipuinaren irakurketa dramatizatua egin zieten irakasleek.
Ondoren, "Nola dastatu ilargia" izeneko ipuinaren irakurketa egin zuten irakasleek itzalen bidezko antzezpenaren bitartez.
Eta bukatzeko, "Je suis le loup" ipuina irakurri zien Mertxek.
Horrelaxe joan zen, bada, gure "Liburuaren eguna" eskolan. Baina hori bai, gogoratu edozein egun dela eder irakurtzeko!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina