Emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko nazioarteko eguna laster datorrela eta, joan den asteazkenean, azaroak 8, Miren etorri zitzaigun Gipzukoako Foru Aldunditik LH 4-5-6koekin saio bat egitera.
"DENOK ZU, Indarkeria Matxistaren Aurkako kanpaina" zabaltzeko asmoz, Gipuzkoako hainbat ikastetxetatik pasatu direla adierazi zigun Mirenek.
TRATU ONAK eta ENPATIA oso garrantzitsuak direla esan zigun. Tratu onak izan behar ditugu geure buruarekin, lagunekin, irakasleekin, familiakoekin... Eta, gainera, besteen lekuan jartzen ikasi behar dugu, besteek zer sentitzen eta pentsatzen duten asmatu...
Horrela lortuko dugu mutil eta nesken arteko berdintasuna!!!
DENOK ZU!!!
Hemen duzue gure argazkia Anttonen gelan aterata, Mirenek emandako karetak jantzita ditugula.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina