2018-03-10

EMAKUMEAREN EGUNA

Joan den ostegunean, martxoak 8, geuk ere "Emakumearen eguna" ospatu genuen eskolan.

Lehenengo, "Nire gorputza da" abestia kantatu bitartean dantza polit bat egin genuen jolastokian.

Eta ondoren, "Emakumeak planto" leloa irudikatu genuen lurrean denon artean.

Gurasoak ere etorri ziren gu animatzera, eta, urduri egon baginen ere, ederki atera zitzaigun!

 

Bukatzeko, eskola atarian  gure besoko moreak esegi genituen. Bertan marrazkiak edota leloak idatzi genituen goizean, neskak eta mutilak, denok, parekoak garela adieraziz!!!!




iruzkinik ez: