2018-03-21

GASTEIZ - ikasitakoaren inguruan sortu ditugun bideo eta gida turistikoa

      Martxoak 22an Gasteizera goaz egun-pasako txangoa egitera. 

     Bertan, goizean, hainbat  toki bisitatu behar ditugu : Mendizorrotza, Ajuria-enea, Lehendakaritza, Eusko Legebiltzarra ( ezin gara barrura sartu, pleno eguna baita ) eta Santa Maria katedrala.

     Arratsaldean, Alde Zaharrean "Hi, selfie"  eta "altxorraren bila"  antzeko  jolasa antolatua dugu, nolabait, aitzakia horrekin, ikasleek hango leku interesgarrienak bisitatu eta hainbat detaileetan fijatu daitezen.

       Hori jakinda, 5 eta 6. mailako ikasleekin hainbat lan ezberdin egin ditugu: Gasteizera bidaia antolatu ( bisitak hitzartu, autobusa kontratatzeko aurrekontuak eskatu, jolasa gauzatzeko taldeak egin, ibilbideak zehaztu, ...), historia ezagutu, gida turistikoa egin eta, Eusko Jaurlaritzaren inguruko erakundeak eta beraien funtzioak ezagutu ( hasiera batetan, astelehenean joan behar ginenez, Eusko Legebiltzarra  bisitatu behar genuen ).

       Hemen, horren ondoren sortu ditugun bi lantxo zintzikatu ditugu: egin dugunaren inguruko informazioa eskaintzen duen bideoa eta " gida turistikoaren " ale bat.






iruzkinik ez: