Euskal Herria gaiari amaiera emateko, 5 eta 6. mailako ikasleek taldetan banatu dira beraiek aukeratutako lurralde baten inguruan aurkezpen lan bat egiteko.
Lurralde horretara egindako ibilbide antolatu moduan osatu dute aurkezpen lan hori.
Diapositibak osatutakoan, ikasle bakoitzak bere zatia entsaiatu eta, diapositiba horiek ikusten ditugun bitartean, ahozko azalpen bat egin du.
Bakoitzak gure etxetik jardun behar izan dugunez, grabazioaren kalitatea ez zaigu guk nahi bezain txukuna irten, tarteka soinua akoplatu egiten baitzitzaigun.
Laugarren talde baten azalpena falta zaigu: Bizkaia. Talde honekin arazo dezente izan ditugu aurkezpena grabatzeko garaian. Kalitatzekoa lortu bezain laster, hemen zintzilikatuko dugu.
Lurralde bakoitzaren aurkezpena eta aurkezpen horren ahozko azalpena ikus eta entzuteko aukera duzue.
GIPUZKOA
LAPURDI
NAFARROA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina