2020-06-08

Bertsolaritza ikastaroaren ikasturte amaierako emanaldia

         Aurrekoetan bezala,  2019 / 20 ikasturte honetan, 5 eta 6. mailako ikasleek Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaroan parte hartu dute, Irati Artetxeren gidaritzapean.

         Ikasleak oso gustura jardun dira ikasturte osoan zehar eskaini zaizkien ariketa eta jolasetan parte hartzen. Jasaten ari garen derrigorrezko etxeratze honen aurretik bapateko koplak asamatu eta kantatzera iritsiak zeuden. 

            Azken hiruhilabeteko honetan ere, etxetikan bada ere, Iratik hainbat proposamen luzatu dizkie gure ikasleei, eta hauek bertan parte hartzeko aukera izan dute. Baita parte hartu ere.

            Ikasturteari amaiera emateko, ikasle bakoitzak kopla bat asmatu, etxean grabatu eta Iratiri bidali dio. Honek, jarraian ikusteko aukera duzuen bideoa osatu du, zuen  gozamenerako.  

            Ea hala den! 


iruzkinik ez: