2021-03-08

EMAKUMEAREN EGUNA

Gaur, martxoak 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu osoan.

Geuk ere, joan den astean hasita, LANBIDE ESTEREOTIPOen inguruko lanketa egin dugu, eta aldarrikatu nahi izan dugu ez daudela gizonezkoentzako bakarrik edota emakumezkoentzako bakarrik diren lanbideak.

Bakoitzak nahi duen lanbidea, edozein, aukera dezake! Ados zaude, ezta?

Lehenengo, gaia gelan landu ondoren, bakoitzak bere gustuko lanbidea aukeratu eta itsatsi egin genuen mural handi batean.




Ondoren, eskola atarian ikasle eta irakasle guztiok argazkia atera genuen muralaren bueltan; mural  hori udaletxe aurrean kateatu genuen, asteburuan herritarrek euren lelo edota irudiekin osatzeko.



Gainera, gonbidatuak ere izan genituen eskolan.

Batetik, Idoia, udaletxeko "brigadako langilea", gonbidatu genuen LH5-6ko gelara Errezilen egiten duen lanaren berri emateko, eta baita bere arotz-lanak erakusteko ere. Zein lan ederrak egiten dituzten Idoiak eta bere lagunek! 




Bestetik, LH 3-4koek Gotzon Uriaren bisita izan zuten; Gotzonek erizain egin zuen lan Errezilen duela urte batzuk, eta bere esperientziaren berri eman zien ikasleei.


Gaur gure oihal moreaz apaindu dugu eskola ataria gure inguruko emakumeen omenez; izan ere, hainbat oztopo gainditu behar izaten dituzte euren lanetan.


Eta egunari era goxo batean agur esateko, ondorengo loretxoak prestatu ditugu gure inguruko neska eta andrazkoentzat.

Musu handi bana guztioi!!!




iruzkinik ez: