2021-03-19

Emakume bertsolariak

      

 


 

  Martxoak 8 ko ekintzei luzapena eman nahian, LH 5 eta 6. mailako ikasleak, Irati Artetxek gidatzen duen  bertso saioan eta bere proposamenari jarraituz, Zarauzko Orokieta Ikastetxe Publikotik Emakume Bertsolarien inguruan jasotako lana aztertu genuen.

      21 emakume bertsolari aurkezten zaizkigu  lan horretan, adin ezberdinetakoak eta gaur egun bertsotan jarduten dutenak. 

     Ezer baino lehen 21 bertsolarien irudiak ikusten jardun ginen, zenbat ezagutzen ote genituen ikusteko. Egia esate aldera, dozena erdi batetik aurrera ez genituen askoz gehiago ezagutu.

    21 bertsolarien fitxak inprimatuta ikasleen artean banatu ondoren, egokitutako bertsolariaren argazkia eta jaiotze urtea inprimatu ondoren, norbere fitxetan itsatsi genituen.

     Fitxa guztiak prestatu genituenean, murala osatu eta sarrera ondoko paretean ipini genuen nahi duzuen guztiok ikusi ditzazuen. 

     21 fitxetako bakoitzak bertsolari horrek abestutako bertso bana bazekartenez, ikasle bakoitzak gehien gustatu zitzaiona aukeratu eta ondoren, gelan, bertso horiek entzun genituen.

       Norbaitek Zarauzko Orokieta Ikastetxe Publikoak osatutako lana ikusteko  gogoa izango bazenute, sakatu "Emakume bertsolariak"  izenburuaren gainean . Ea zuen gustokoa den.

 

Emakume bertsolariak 

 

      Bertsolarien fitxetara iritsitakoan, bertsoa entzun nahi baduzue, sakatu hemen azpian duzuen irudiak erakusten duen ikur gainean.




 

 

 

iruzkinik ez: