Atzo, abenduak 20, Donostira joan ginen LH 3, 4, 5 eta 6 mailako ikasleak.
Lehenbizi Koldo Mitxelena liburutegira joan ginen. Bitartean, LH 3 eta 4ko ikasleak itsasertzetik paseoa egin zuten.
Elik erakutsi zigun Koldo Mitxelena liburutegia. Liburutegia izan baino lehnenago eskola bat izan zela esan zigun. Liburutegi guztian 350.000 dokumentu daudela esan zigun liburu, komiki, CD, egunkari eta abarrez osatuta. Gero, liburutegiko gela guztiak ikustera joan ginen. Jende asko ari zen bertan lanean, irakurtzen, ikasten, jolasten, ... Bixitatu genuen azkeneko gelan Maria Dolores Agirrek idatzi zituen eta itzuli zituen antzerkiak ikusi genituen. Batzuk bukaerarako pixka bat aspertu baginen ere, interesgarria izan zen bixita.
Liburutegitik ateratakoan atobusa hartu eta Txuri Urdinera joan ginen. Iritsitakoan hamaiketakoa jan genuen. Hamabietan sartu ginen Txuri Urdinera eta patinak hartu genituen. Aldageletan kaskoa eta patinak jantzi eta patinatzera joan ginen. Patinatzen ez zekitenentzat karritoa atera zuten gainean eserita ibiltzeko. Gure eskolakoak bakarrik geunden izotzetan eta pista guztia guretzako izan zen. Ordubietan pistatik atera, arropak aldatu eta kalera atera ginen.
Kalean bazkaldu egin genuen eta jolasten ibili ginen hirurak arte. Hiruretan autobusa hartu genuen eta Errezilera bueltatu ginen.
OSO ONDO PASA GENUEN EGUNA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina