2021-12-23

Olentzero eta Mari Domingiren jaialdia

 

      Gaur etorri zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi  eskolan antolatu diegun jaialdira.  Ikasleak oso urduri zeuden noiz iritsiko zain.

   Bederatzi eta erdietan jaialdiari hasiera eman diogu.  Ikasgela bakoitzeko ikasleek aurretik prestatutako abesti eta dantzak eskaini dizkigute.  Lan ederrak ikusi ditugunak!

  Hasierako ekitaldia amaitzear geundela, Olentzero eta Mari Domingirekin zetozen soinu eta pandero hotsak entzuten hasi gara.  A zer egonezina!

    Olentzero eta Mari Domingik hainbat kontu eta kantu polit eskaini ondoren, ikasleei opariak banatzen hasi dira. Aurretik ikasle zaharrenek bertso eta alpargata dantza eskaini dizkiete. Gozatu ederra ikasleena!

    Amaitzeko,  Olentzero eta Mari Domingik bertso polit batzuk bota dizkigute eta datorren ikasturtera arte agurtu ditugu.

      Hamaikak aldera, 5 eta 6. mailako ikasleak Eguneko Zentrora joan dira eta bertakoei hainbat abesti polit eta alpargata dantza eskaini dizkiete.

    Primeran joan da dena.

      

























 


























GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!

Urtarrilaren 7an ikusiko dugu berriz elkar!!!!




iruzkinik ez: