2023-05-04

CHILLIDA LEKUn

 Kaixo!

Apirilaren 26an Chillida Lekura  joan ginen 2. eta 3. ziklokoak. Bertan Iñigo eta Ane  izeneko gidekin elkartu eta Chillida eta bere eskulturei buruz hitz  egin ziguten. 




Hasieran zaila egin zitzaigun jasotako azalpenak ulertzea, baina gero pixkanaka Chillidaren filosofia ulertzen hasi ginen.
Goiko harri hori Indiatik ekarri zuen Chillidak. Bere ustez, materialak berak aukeratzen zuen nondik puskatu. Han, Indian, ez da materiala hemen bezala mozten; han makila batzuk sartzen dizkiote eta harriak berak erabakitzen du nondik nahi duen zatitu.






Chillidarentzat eskultura bakoitza, nahiz eta hiru pieza desberdinekin osaturik egon, pieza bakarra da.







                                            
Berarentzako ezpazioa dago, guk okupatu egiten dugulako. Adibidea: non dago espazio handiagoa? Eskultura barruan garenean edo kanpoan garenean? Barruan gaudenean.











Chillidak museo ireki bat egin nahi zuen publikoarentzat, eta horregatik, Zabalaga baserria erosi eta egokitu zuen. Eskulturak guztiontzat dira, publikoak.

                                               

Eduardo Chillidaren firma da behekoa. Bertan bere abizenaren hizki guztiak agertzen dira(C-H-I-L-L-I-D-A). Ikusten al dituzue?
Bere eskultura guztiek dute sinadura.

 
Baina beheko eskultura hau oso berezia da, zeren eta eskultura bera da sinadura.

Alde honetatik begiratzen baduzu, bere sinadura ikusiko duzu.


         

Seguruenez, ezagutuko duzue Donostiako Haizearen Orrazia plaza eta eskultura multzoa.

Bertan hiru elementu daude:  1 (NI, ume txikia eta egoista),  2 (ZU, konparazioa eta lehiaketa)  eta 3 (BAKEA eta ELKARBIZITZA). 

Chillidak 3 eskultura, 3 orrazi egin zituen guri erakusteko bera hirugarren atalera heldu zela.


AGURRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!!!!!!!


                                                                                                     Araia, Alaia, Araitz eta Unai



iruzkinik ez: