Atzo, maiatzak 23, udaletxera joan ginen.
Igandean hauteskundeak dira, eta Xeberok alkatetza utziko duenez, agurra egitera joan ginen.
Lehenbizi, galderak egin genizkion LH 5-6ko ikasleek. Ondoren, bertso bat abestu genion eskola osoak, eta bertsoa eta guk egindako marrazkitxo batzuk oparitu genizkion. Eta amaieran, argazki eder bat atera genuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina