2010-11-09

ORIOKO INGELESEKO BARNETEGIA


Urriaren 18tik 22ra, Orioko barnetegi batera joan ginen.


Goizeko 9:15etan abiatu ginen, eta 10:30ak aldera iritxi ginen. Iritsi ginenean, hango monitoreak gure logelak erakutsi zizkigun. Errezilgo bost neska, eta Azpeitiko beste batera jarri ginen. Mutilak aparte jarri ziren beste bost azpeitiarrekin. Handik gutxira, Azpeitikoak iritsi ziren. Ondoren klasea hasi zen, Azpeitiarrak eta gu batera. Lau lurralde desberdinetan geunden baina, Errezildarrok Europan eta Amerikan bakarrik geunden.


Egun hartan, zientzialariak izan behar genuen. Talde batek sumendiaren funtzionamendua aztertu zuen, beste batek lorategiko animaliena,.... Arratsaldean, talde bakoiztak bere proiektua aurkeztu zien beste taldekoei, egindako murala eta esperimentuarekin.



Iluntzean, irakasleek zientzilariez mozorrotu eta altxor bilaketa jolasa egin genuen.



Ondoren logeletara joan ginen eta argiak itzalitakoan ere, hitz egiten egon ginen berandu arte.

Asteartean, gosaldu ondoren, klaseetara joan ginen. Egun horretan "nazioen" eguna izan zen. Nazio horretako leku eta ohiturak ezagutu, mural bat egin eta dantza bat ikasi ondoren, arratsaldean beste taldekoei erakutsi genien.
.


Iluntzean, afalostean, taldeka diskoteka eta "karaokea" egin genuen. Mundial pasa genuen.



Asteazkenean, sukaldarien eguna izan zen. Denok sukaldariaren txapel bana egin eta azokatara joan behar izan genuen gure errezetako produktuak erostera. Arratsaldean, gure errezeta eta egindako pastela beste taldekoei erakutsi behar genien.





Ostegunean, kirolaren eguna. taldeen arteko "Olinpiadak" egin genituen. Ariketa ederrak izan ziren. Kategorin ibili ginen. Ederra eguna.






Ostiralean, bloga osatzen aritu ginen. hori bukatutakoan, bazkaldu,trasteak prestatu eta etxera itzuli ginen. A zer gogoa bueltatzekua.


Egonaldi honetan Azpeitiko Karmelo ikastolako lagun asko egin ditugu.







iruzkinik ez: