2014-03-18

Elkarrizketa Leire Letamendiarekin



LEIRE LETAMENDIA,
Gorputz
Hezkuntzako irakaslea:

“Txikitatik izan nahi nuen irakasle”


Leire Letamendia praktiketako irakasle azkoitiarrari elkarrizketa egin diogu.  Ikasturte honen hasieran, azaroan, etorri zen praktikak egitera. 21 urte ditu eta aurten bukatuko du Magisteritza.


Lh 3. zikloko ikasleak


    - Nola bururatu zitzaizun gimnasiako irakaslea izatea?


           Txikitan galdetzen zidatenean beti irakasle izan nahi nuela erantzuten nien eta argi neukan Magisteritza ikasiko nuela, bai ala bai. Kirola asko gustatzen zitzaidan eta eskola arteko kiroletako monitora izan nintzen. Nola asko gustatzen zitzaidan gimnasia eta Majisteritzan ere egin behar nuenez, Gorputz Hezkuntzako irakaslea izatea bururatu zitzaidan.

- Gimnasiaz aparte beste klaserik ematen al duzu?

    Bai, hemen bai. Orain momentu honetan  2. ziklokoekin egoten naiz. Errezilez gain beste 2 eskolatan eman izan ditut Matematika, Ingurunea, …

 
- Zer egiten duzu zure denbora librean?

           
     Lagunekin atera normalean eta baita ere nire anaiaren eta Errealaren partidak ikusi, baina gehien bat, lagunekin atera.


    - Ahizpa edo anaiarik ba al duzu?

Bai, anai bat daukat, ni baino 5 urte gazteagoa.


   - Gure adina zenuenean ikasle ona ahal zinen?

Bai, irakasleak ona nintzela esaten zidaten.


   - Galdera laburrak:

o       Mendia ala hondartza?
      Hondartza

o       Musika talde bat?
             Gatibu

o       Futbola edo saskibaloia?
             Futbola

o       Jokalari bat?
 Mikel Aranburu

o       Edari bat?
             Ura

o       Janari gustukoena?
             Entsalada

o       Fruta edo txokolatea?
             Txokolatea

o       Arraina ala haragia?
                    Haragia

    - Erreza al da gimnasiako ariketa berriak asmatzea?


         Bai, erraza da saioak asmatzea, jolasak eginda daudelako baina zaila da jolas berriak asmatzea eta zuen gustokoak izatea.


   - Beste eskolaren batean ibili al zara ala hau da lehenena? Lehena ez bada non ibili zara?

             Hau hirugarren praktikaldia dut. Aurreko urtean eta orain dela bi urte egin nituen.

         Lehenengo Azkoitiko Xabier Muniben eta bestea orain dela urte bat Ikasberrin, baino hemen baino denbora gutxiago egon naiz.


  - Eskola honetara etortzean espero zenuena aurkitu al duzu?


      Ez nekien nolakoa zen eskola eta ez nuen ezer handirik espero. Espero nuena zen eskola txikia izatea eta halaxe da. Dena berria izan da niretzat.

  - Eskola honetara etorri eta gero joan egin zinen, berriz bueltatu zara. Aldaketa asko notatu al duzu?

        Bai, aldaketa izan da. Eta batez ere txikiengan. Txikiak handiago egin dira. Eta zueengan ere bai.

 - Zer duzu zure lanbidetik gustukoena?

       Zuekin harremanetan egotea eta erakustea, nik dakidana zuekin banatzea, erakustea baino gehiago gustatzen zait.


.

iruzkinik ez: