Martxoaren 19an, 3. zikloko ikasleok, Azpeitiko
Ingurugiro Etxera jaitsi ginen.
Autobusetik jaitsi orduko etxe aurrean dagoen
parketxoan jolastu genuen.
Parketxoan 10 minutu inguru ibili ondoren
Ingurugiro etxera sartu ginen. Han, txaketak kendu ondoren, Itziar izeneko emakume
batek birziklapenaren zatia erakutsi zigun. Lehenengo, zaborraren, antzina eta
oraingo konparaketa, erakutsi zigun maketa moduko batean. Ondoren, kontainer
diferenteak erakutsi zizkigun. Azkenik, gure zaborraren ibilbidea esplikatu
zigun, birziklatzen denean, eta ez denean. Hori dena eta gero, hamaiketakoa jan
eta jolasten segitu genuen parketxoan.
Handik 20 minutu ingurura, emakume hori etorri eta Lapatxera abiatu
ginen. Han, zabortegia erakutsi zigun. Ondoren, garbigunea ikusi genuen: gauzak
non bota, zer gin erabilgarriak diren gauzekin,...
Lapatxen egin genuen azkeneko gauza konpostatze-planta
ikustea izan zen.
A ZER KIRATSA KONPOSTEAN!!!
Lh 3. zikloko
ikasleak
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina