2014-03-26

NOLAKOA ZEN ZUEN UME GARAIKO ESKOLA?



Martxoaren 21ean elkarrizketa saioa antolatu genuen eskolan.

Bidania-Goiatzen ospatu behar den Eskola Txikien festan  ikasle ohiei egindako elkarrizketarekin bideo bat osatu nahi da.  Horregatik, izenburuan ipini dugun bezalako galderei erantzuteko antolatu genuen saio hori. 

Guri,  ikasle ohi bakar bati egin beharrean, adin ezberdinekoei egitea bururatu zitzaigun. Horretarako gure aitona-amona, guraso eta ikasle ohi gazteen artean galdetzen hasi ginen. Azkenean, Añoiko Joxe Mari, Toki-Alaiko Juanito  , Jone Ibarbia,  Alaitz Aranguren, Izaro Zinkunegi eta Naroa Aiertza etorri ziren bere ume garaiko eskola kontuez jarduteko.

Aurreko astean, gela guztietan, egingo genituen galderak asmatzen aritu ginen. Gero, irakasleak, denak antolatu eta zeinek zein galdera egin behar genuen esan ziguten.  Lehenengo zikloko ikasleak pankarta polit bat egin zuten eta guk elkarrizketatuen atzean jarri genuen.

Saioa oso polita iruditu zitzaigun. Asko ikasi genuen lehengo eskolako kontuez eta barre asko egin genuen entzundako gauza batzuekin.

   
                                                         Lh 3. zikloko ikasleak




                                                                                                   

iruzkinik ez: